Zumeta Arte Estudioa

Zumeta Arte Estudioa 2011n sortu zen Jose Luis Zumeta eta Usoa Zumetaren lantegi bezala. Bertan bereiz daitezke hiru espazio, hiru esperientzia: pintura estudioa, estanpazio estudioa eta erakusketa aretoa.

Bisita gidatuak: 610202332

 

Ekinean, Usoa Zumeta.

 Ekinean izeneko atala sortu zuen Noaua  herri aldizkariak 2019n. Udaberri partean lehen lau gonbidatuen bideoak eman zituen argitara. Honako hau Usoa Zumetarena da, lehen denboraldian argitara emana.

Kalitatezko bideo-elkarrizketak dira denak, Luis Jambrinak editaturikoak. Bera izan da 9 bideo-elkarrizketen errealizadorea.

Gattunk

Usurbil Kilometroak 2015

2015eko Kilometroak Usurbilen ospatu zen. Herriaren partaidetza eta inplikazioa zabala izan zen eta Usoa Zumetak eta Jose Luis Zumetak ere, Zumeta Arte Estudiotik, beren ekarpena egin nahi izan zuten, espreski arte lan grafiko bat sortuz.

Bideo honek artelan grafiko haren inpresio prozesua erekusten du.

 
 

Gernika.

2015ean Jose Luis Zumetak 1999an sortutako “Gernika” artelanaren eskulturak sortu zituen Zumeta Arte Estudioan. Handik aurrera kuadroak eta eskulturek artelan bakar bat osatzen dute.

2015ean Zarautzeko Merkatu Plazan erakutsi zen estreinekoz. Hau da prozesu honen bideoa.