Nestor Basterretxea

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1934-Hondarribia 2014) XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskulturaren berriztatzaile nagusietako bat izan zen.

Basterretxeak ibilbide sortzaile bizia izan zuen, eta teknika eta adierazpen artistiko ugarirekin entseatu zuen. Pinturan hasi zen, eta, ondoren, eskulturan, zineman, diseinu industrialean, grafikoan eta altzarietan, arkitektura- eta hirigintza-proiektuetan, argazkigintzan, kartelismoan edo idazketan ere aritu zen.

2013an Nestorrekin lan egiteko aukera izan nuen eta lehenengo lan horren emaitza indartsu eta ederrari erreparatuta 25 edizio egitea pentsatu genuen erakusketa bat antolatu asmoz. Zoritxarrez, hemen ikusgai dauden 6 edizio bakarrik burutu genituen.

Bere eskultura publikoa Euskal Herriko herri askotan ikus daiteke, baita Estatu Batuetako, Argentinako, Txileko edo Espainiako hainbat hiritan ere.