Jesus Mari Lazkano

 

Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) Euskal Herriko margolaria da. Arte Ederretan lizentziaduna (1982) da, eta Arte Ederretako Doktorea (1994), Euskal Herriko Unibertsitatean, “De distancia entre lo formal en arquitectura y la arquitectura como imagen” tesiarekin. Gaur egun Bilboko Arte Ederren Fakultateko Pintura Saileko irakasle titularra da.​

Bakarkako erakusketa ugari egin ditu AEB, Suitza, Yakarta, Espainia, Italian eta Txinan, eta hainbat hiritan (New York, Chicago, Dallas edo Erroman, besteak beste) egindako egonaldiek bere lana segidako gai-serietan egituratu dute; horiek erreferente jarraitua dira bere pinturan, eta are gehiago estutu dute arkitekturarekin duen lotura. Espazio publikoetan ere neurri handiko lan garrantzitsuak egin ditu: Eusko Legebiltzarrean, Euskalduna jauregian edo Metro Bilbaon esaterako.