Vicente Larrea

Vicente Larrea Gayarre Bilbon sortua 1934n. Aita eta aitona eskultoreak izanik gaztetatik ikasiko ditu lanbiderako teknikak eta gainera bere formakuntza frantziako Solesmesen osatuko du Raymond Dubois maixuaren eskutik. 1966n Euskal Eskolako Emen taldearen sortzaileetako bat izango da, besteak beste, Agustin Ibarrola, Gabriel Ramos Uranga eta Mari Dapenarekin batera. Azpimarragarriak dira izaera organikoa duten bere eskultura publico erraldoiak, burniz edo brontzean galdatuak, Dodecathlos (1997-1998) esaterako, Euskalduna Jauregian kokatua garai batean bertako burniolan lan egiten zuten langileen omenez egina. Bere artelanak ikus daitezke Durangoko Arte eta Historia Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Santiago de Chileko Museo de la Solidaridad Salvador Allenden ere.