Germán Gárgano

 

1953n sortua, Buenos Airesen, Argentinan. Medikuntza ikasketak burutzen ari zela, arrazoi politikoak medio, 1975an atxilotu zuten eta zazpi urtez gartzelatu. Urte haietan, ahal zen neurrian, medikuntza ikasketekin jarraitu zuen, bereziki neurologia, psikoanalisia eta literatura testuez baliatuz. 1981an izan zuen estreinekoz pinturarekin kontaktua. Elkar ezagutu gabe, Carlos Gorriarena pintorearekin harreman oparoa izan zuen eskutitzen bitartez, eta egoerak behartzen zuen truke konplexu horren bitartez hasi zituen, Gorriarenaren eskutik, arte ikasketak.

2014n Pintura Sari Nazionala jaso zuen.

Bakarkako hainbat erakusketa egin ditu Argentinan; Museo de Arte Modeno, Espacio Modos, Galería Palatina, etab. Baita ere Ipar Ameriketan, CDS Galellyn New Yorken.