Ainize Txopitea

Ainize Txopitea (Donostia, 1977) Diseinu eta Komunikazioan graduatu ondoren (Londres University of the Arts), Txopiteak hamar urte baino gehiago daramatza nazioarteko galerietan, museoetan eta erakundeetan bere lana erakusten. Gaur egun, erakusketen komisario lanetan eta kultura-kudeaketan ere egiten du lan.

Haren lana kaosa, maitasuna, poesia eta denboraren kontzeptuari irtenbide katarkikoa ematean datza, eta horretarako ikus-poesia, collagea, teknika mistoa eta disciplina anitzeko instalazioak sortzen ditu.