Dora Salazar

Dora Salazar (Altsasu, 1963) EHUko Arte Ederren Fakultatean egin zituen ikasketak 1981-1986 urteetan, eta 1986tik 1989ra Eskulturako doktoregoa egin zuen.

Bere arte lanetan pisu berezia dute emakumearen inguruko gaiek. Hala ageri da, esate baterako, 1995ko Corsés eskultura-sailean edota Caja de música erakusketan. 2000. urtean, Euskadiko Kutxaren eta Donostiako Arteko galeriaren eskutik, Recorridos izeneko liburua eman zuen argitara. Lan horretan, Dora Salazarrek egindako 51 marrazkiren eta Bernardo Atxagaren testuen bidez, Donostiari buruzko hausnarketa egiten da.