Jose Luis Zumeta

 

Jose Luis Zumetak (Usurbil, 1939-2020) 19 urterekin (1958), Madrileko Pintura Gaztearen Lehiaketan Urrezko Domina Nazionala irabazi zuen. 1966an Gaur talde abangoardistaren sorreran hartu zuen parte beste artista batzuekin batera. Urtebete beranduago Euskal Pinturaren Sari Nagusia irabazi zuen. Hasieran abstrakzioa izan zen nagusi Zumetaren koadroetan, gero figurazio abasraktua eta handik izaera sozio-politikoko estilo expresionista landu zuen; azken urteetan, argi eta garbi jo zuen figurazioara, beti ere kolorea izan zuen ezinbesteko oinarritzat.

Zumetaren lanak ikusgai egon dira Euskal Herrian, Amerikako Estatu Batuetan, Mexicon, Txekian, Espainian eta Alemanian. Gune publikoetan ere egin ditu artelanak, adibidez, Usurbileko mural erraldoia.Euskal pintura garaikedeko artista adierazgarrienetariko bat da. Haren lanak hainbat museotako bilduma iraunkorretan daude: Bilboko Arte Ederretan, Donostikao San Telmon, Gazteizko Artuimen edota Txileko Santiagoko Concordian.