Ana Román

 

Ana Román Bilbon jaioa da, 1962an. Arte Ederretan lizentziatua da, pintura espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (1983-88). Bi urteko espezializazio-masterra egin zuen Kassel-en, Alemanian (1989-91).

Azken urteetan banakako 19 erakusketa egin ditu, azkenak, La máquina sin sueño (Sanz Enea kultur etxea, Zarautz) 2018n eta Vida Vegetal (Galería Espacio Marzana, Bilbo) 2019n. Taldeko 60 erakusketa baino gehiagotan hartu du parte.